XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

d) Lanpostua egoki betetzeko beharrezkoa den mailaren arabera, ulermena eta mintzamenari dagokionez Autonomi Elkarteko bi hizkuntza ofizialei buruzko proba: 0tik 7 puntu bitartean puntuatzeko.

7. LEHIAKETALDIA

Lehiaketaldian hurrengo balorazioak eman ahal izango dira:

a) Famili kargak: ezkontzagatik 0,5 puntu eta seme-alaba bakoitzeko 0,5 puntu.

b) Lan egoera: Benetan langabezia egoeran egotearen akreditazioa eta lan-eskaerako txartela aurkeztea, egoera horretako aintzinatasuna ondorengo baremoaren arabera baloratuz:

- 6 hilabete bitartean: puntu bat.

- 6tik 12 hilabetetara: 2 puntu.

- 12 hilabetetik aurrera: 3 puntu.

c) Gidatzeko baimena izatea: 5 puntu.

d) 91-10-15a aurretik Zestoan bizi izatea: 5 puntu.

8. KALIFIKAZIOAK

Epaimahaikide bakoitzak emandako puntuazioak batuz eta horren guztirakoa bertaratutako epaimahaideen kopuruarekin zatituz lortuko dira kalifikazioak, kozientea izanik behin betirako kalifikazioa.

Izangaiek fase bietan lortutako kalifikazio altuenaren arabera Udal Batzarre Osoari egingo dio izendapen proposamena Epaimahaiak.

Proposaturiko izangaiak, aipatu argitalpenetik hamabost lanegunetako epearen barruan, bigarren oinarrian leihaketa-oposizioan parte hartzeko eskatzen diren baldintzen ziurtagiriak aurkeztuko ditu.

Esan agiriak aurkeztu ondoren Udal Batzarre Osoak proposaturiko izangaia izendatuko du eta bere postuaren jabetza hartu beharko du izendapenaren jakinerazpena jasotzen duenetik hogeitamar lanegunetako epean, adieraziz aipatu kargu hartzeak behin behineko edo praktiketako izaera izango duela sei hilabetetako epea iragan bitartean.

9. GORABEHERAK

Epaimahaiak ahalmena du aurkezten diren zalantzak erabakitzeko eta Oinarri hauetan aurrikusirik ez dagoen guztian lehiaketa-oposizioaren garapen egokirako beharrezko erabakiak hartzeko.

Interesatuek birjarpen errekurtsoa jarri ahal izango dute Oinarri hauen aurka Alkatetzaren aurrean Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen direnetik hilabeteko epean,

Zestoa, 1991ko azaroak 15. - Alkateak.